XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAIXORIK DAUDEN ANAI ARREBAK NOLA ERRAZ INDULJENTZIAK IRABAZI DITZAKETEN

Juanitoren emeretzigarren galdea:¿Irugarren Ordenako Anai Arreba eri edo gaisorik luzaro daudenak, konfesatu, komulgatu, ta eleiza bisitatzeagatik, urteko egun askotan daukaskigun Induljenziak irabazteko modurik izan lezatekee?¿ala ez?.

Don Pedroren eranzuera: Eleizara jun ta komulgatu, eleiza bisitatu, gañerako induljenziak irabazteko señalaturik dauden bezela lan guziak eguiten dituzten Anai Arrebak aimbat induljenzia echetik muguitu gabe irabazi ditzakete gaixo kroniko, edo eririk luzaro daudenak Irugarren Ordena beste kongregazioetan sarturik dagoalako, ta Bulda dualako irabazi ditzakean induljenzietatik bat bakarra ere galdu gabe.

Onetarako nola, nai izanarren, ezin ditzakean eriak komunioa artu ta eleizaren bisita eguiñ, auen bien ordañez induljenziak irabazteko intenzioarekiñ, konfesoriak konfesioan señalatzen dizkan errezo ta lanak eguiñaz.